Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi sorbetea
LIMOI SORBETEA
OSAGAIAK
aldatu- Ura: 1 l
- Azukrea: 350 g
- Limoia zukua: 1 l
- Limoia azal birrindua: 1 zati zuria gabe.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri ura eta azukrea elkarrekin egosten, 10 minutu inguru, 100ºC-tan edo 22-24ºBé gradua lortu arte. Begiratu Almibar puntuak. Utzi hozten.
- Gehitu limoi azal birrindua eta limoi zukua. Nahastu dena ongi.
- Sartu likido hau sorbetea edo izozkia egiteko gailuan, eta utzi izozten.
- Nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.
AHOLKUAK
aldatu- Limoi zukua gehitutakoan, agian azukre gehiago gehitu behar zaio 18-20ºb dentsitatea lor dezan.
- Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira, eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.