Sukaldaritza liburua/Errezetak/Lupia labean


LUPIA LABEAN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Lupia ongi garbitu, tripak, ezkatak, tripa aldeko odol bilduak eta zakatzak kendu.
  • Uretan pasa eta ongi lehortu.
  • Gatzatu eta utzi erretilu bere horretan 10 minutu.
  • Piztu labea 180ºCtara.
  • Labeko erretilu batean ohe bat osatu tipulina eta tomatearekin.
  • Jarri gainean lupia eta busti ardo zuriarekin. Labean erre 17-20 minutu inguru.
  • Lupia puntuan dugunean labetik atera eta zabaldu, bizkar hezurra kenduz.
  • Busti limoi zukuarekin eta zabaldu perrexila gainetik.
  • Olio beroa duen zartagin batera gehitu baratxuriak eta kolorea hartutakoan zabaldu arraiaren gainetik.
  • Erretiluaren azpi aldean sortu den salda berriro zartaginera pasa eta ongi nahasi.
  • Zerbitzatzeko jarri plater azpian edo alboan tomatea eta tipulina, gainean arraina eta busti erretilu azpiko saldarekin.

AHOLKUAK

aldatu
  • Arraiak guztiz freskoa izatea ezin bestekoa da eta kontu izan labeko puntua pasatu gabe.
  • Txirla batzuk eta otarrainxka batzuk lupiarekin batera labean kozinatuak, hornigai bikainak izan daitezke.