Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mandarina izozkia
MANDARINA IZOZKIA
OSAGAIAK
aldatu- Ura: 500 ml.
- Azukrea: 450 g.
- Mandarina zukua: 1 l.
- Limoi zukua: 10 ml.
- Zuringoa: 3.
PRESTAKETAK
aldatu- Jarri ura eta azukrea elkarrekin egosten, 10 minutu inguru 100ºC edo 22-24ºb graduk lortu arte. Begiratu Almibar puntuak Utzi hozten.
- Gehitu mandarina zukua eta limoi zukua. Nahastu dena ongi.
- Sartu likido hau izozkia egiteko gailuan, eta utzi izozten.
- Izozkia gogortzen hasitakoan, nahastu zuringo harrotua eta utzi guztiz izozten.
- Nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.
AHOLKUAK
aldatu- Mandarina zukua gehitutakoan, agian azukre edo zuku gehiago gehitu behar zaio 18-20ºb dentsitatea zuzentzeko.
- Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.
- Mandarinarekin egin beharrean, laranjarekin ere egitea izango dugu.