Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mango izozkia
MANGO SORBETEA
OSAGAIAK
aldatu- Ura: 150 ml.
- Azukrea: 150 g.
- Mango pulpa birrindua: 1 kg.
- Zuringoak 3.
PRESTAKETAK
aldatu- Jarri ura, azukrearekin egosten 10 minutuz, almibar bat egin eta utzi hozten. Begiratu Almibar puntuak.
- Mangoa zuritu, haragia kendu, moztu eta birrindu egingo dugu, iragazi aurretik. Beste aukera izango da pulpa egina erostea.
- Nahastu almibarra eta mango pulpa.
- Beharrezkoa balitz zuzendu baume gradua edo dentsitatea.
- Sartu izozkia edo sorbetea egiteko gailuan eta martxan jarri martxan.
- Erdi eginik dugunean gehitu zuringoa harrotua.
- Behin nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izotz makinan sartu.
AHOLKUAK
aldatu- Izozkiak edo sorbeteak egiteko gailuan sartu aurretik 18-20ºBé dentsitatea izatea komeni da, hau lortuko ez bagenu zuzendu daiteke, azukrea edo ura gehituz.
- Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuk bi gailuak bereizi egiten dituzte, hala ere oso antzekoak dira eta biak balio dute bai bat edo bestea egiteko.