Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mango sorbetea

MANGO SORBETEA

Mango izozkia

OSAGAIAK

aldatu
  • Ura: 150 ml.
  • Azukrea: 150 g.
  • Mango pulpa birrindua: 1 kg.

PRESTAKETA

aldatu
  • Jarri ura, azukrearekin egosten 10 minutuz, almibar bat egin eta utzi hozten. Begiratu Almibar puntuak
  • Mangoa zuritu, haragia kendu, moztu eta birrindu egingo dugu, iragazi aurretik. Beste aukera bat izango da pulpa egina erostea.
  • Nahasi almibarra eta mango pulpa.
  • Beharrezkoa balitz, zuzendu baume gradua edo dentsitatea.
  • Sartu izozkia edo sorbetea egiteko gailuan eta martxan jarri.
  • Nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izotz makinan sartu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Izozkiak edo sorbeteak egiteko gailuan sartu aurretik, 18-20ºBé dentsitatea izatea komeni da. Hori lortuko ez bagenu, zuzendu daiteke, azukrea edo ura gehituz.
  • Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.