Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mediterranear pizza
PIZZA MEDITERRANEARRA
MAHAIKIDEAK:4
OSAGAIAK
aldatuPizza orea egiteko
- Indar erdiko irin zuria, integrala edo semola 250 g.
- Gatza: 2 g.
- Ur epela: 125 ml.
- Oliba olio birjina: Koilarakada 1 edo 10 ml.
- Legamia: Freskoa 10 g., lehorra edo kimikoa 3 g.
- Luzatzeko irina: 15 g.
Pizza estaltzeko
- Tomate saltsa lodia: 50 ml.
- Piper berdea: 1/2 dadotan edo lerrotan
- Pipermorro gorria: 1/2 dadotan edo lerrotan
- Tipula: 1/2 dadotan edo lerrotan.
- Barrengorria: 50 g. xerretan.
- Hegaluze egosia: 100 g. birrindua.
- Oliba beltza: 12 xerratuak.
- Mozzarella edo Idiazabal gazta: 100 g. birrindua.
PRESTAKETA
aldatu- Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu; Legamo lehorra edo kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
- Mahai batean edo pertza batean ( sukaldea gutxiago zikintzeko) irin eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki-poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
- Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz.
- Trapu busti batekin estali eta pausatu 15 minutu.
- Arrabola batekin edo eskuekin eta irin pittin baten laguntzaz orea zabalduko dugu. Aukeratu dugun pizza moldea estaliz.
- Tomatea orearen gainean zabaldu eta ondoren barazkiak. Nik tipula, piperrak eta barrengorriak zartagin batean 2 minutuz salteatu egiten ditut, baina gordinak ere jar daitezke.
- hegaluzea, olibak, oreganoa eta gazta ere zabaldu.
- Labean sartu 210ºC-tan 8-10 minutu.
AHOLKUAK
aldatu- Pizzari estaltzeko osagaiak alda daitezke.
- Barazkiak aldez aurretik salteatuak edo zuzenean gordinak jar daitezke.