Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mendrezka errea
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mendreska errea(e)tik birzuzenduta)
HEGALUZE MENDREZKA LABEAN
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
aldatu- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Eskukada txiki bat xehatu.
- Limoi zukua: Tanta batzuk.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Mendrezka: 500 g. ingurukoa.
- Gatza.
- Txakolina edo ardo zuria: 50 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Morteiru batean jarri baratxuria, perrexila, limoi zukua eta zanpatu, olioa poliki poliki gehituz. Bere horretan gorde.
- Piztu labea 180ºC.
- Mendrezka ongi garbitu, kanpoko azalak eta behazun marka ongi kenduz. Beharrezkoa balitz labain muturzorrotzarekin zati berdeak erretiratu.
- Mendrezka gatzatu eta bere horretan eduki 5 minutuz.
- Olio pitin batekin igurtzi, eta labeko erretilu batean jarri, gehitu txakolina gainetik. Sartu labera eta 5 minutuz erre.
- Labetik atera eta zabaldu gainetik aldez aurretik prestatu dugun saltsa.
- Sartu labera beste 3-5 minutuz.
- Labetik atera eta erretiluan bildu den likidoa berriro mendrezkari gainetik busti eta zerbitzatu.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan arraia gehiegi egin gabe.
- Olio errearekin, perrexila eta ozpinarekin ere prestatu daiteke.