Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mugurdi izozkia

MUGURDI IZOZKIA ETA SORBETEA

Mugurdi izozkia

MAHAIKIDEAK: 6-8

OSAGAIAK

aldatu
  • Ura: 150 ml.
  • Azukrea: 150 g.
  • Mugurdi birrindua: 150 g.
  • Limoi zukua: 25 ml.
  • Gatza: Pittin bat.
  • Zuringoak 1.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Jarri ura, azukrearekin egosten 10 minutuz,  almibar bat egin eta utzi hozten. Begiratu Almibar puntuak.
  • Mugurdia birrindu egingo dugu, iragazi aurretik. Beste aukera izango da pulpa egina erostea.
  • Nahastu almibarra eta mugurdi pulpa.
  • Beharrezkoa balitz zuzendu baume gradua edo dentsitatea.
  • Gehitu limoi zukua eta gatza.
  • Sartu izozkia edo sorbetea egiteko gailuan eta martxan jarri martxan.
  • Erdi eginik dugunean gehitu zuringoa harrotua.
  • Behin nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izotz makinan sartu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Sorbetea nahiko bagenu ez genioke zuringorik gehituko.
  • Izozkiak edo sorbeteak egiteko gailuan sartu aurretik  18-20ºBé dentsitatea izatea komeni da, hau lortuko ez bagenu zuzendu daiteke, azukrea edo ura gehituz.
  • Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuk bi gailuak bereizi egiten dituzte, hala  ere oso antzekoak dira eta biak balio dute bai bat edo bestea egiteko.