Sukaldaritza liburua/Errezetak/Muskuilu beteak

MUSKUILU BETEAK

Muskuilu beteak edo tigreak

MAHAIKIDEAK: 30 bat muskuilurentzat.

OSAGAIAK

aldatu
  • Muskuilua: 1 kg ondo garbituak.
  • Ardo zuria: 100 ml.
  • Ura: 100 ml.
  • Oliba olio birjina: 150 ml.
  • Tipula: ½ xehatu.
  • Piper berde italiarra: 1 xehatu.
  • Irina: 150 g.
  • Tomate saltsa: 100 ml.
  • Esnea: 800 ml. esne beroa.
  • Muskuilu salda iragazia: 100 ml.
  • Gatza, piperbeltz zuria.
  • Arrautza, ogi birrindua: Birrineztatzeko.
  • Ekilore olioa: Muskuiluak frijitzeko adina.

PRESTAKETA

aldatu
  • Muskuiluak garbitu eta ardo zuriarekin lurrunetan ireki. Haragia kendu eta labanarekin xehatu. Bertan gelditutako zukua iragazi eta gorde.
  • Kazola bat sutan jarri, olioa tipula eta piper berdearekin, su motelean kozinatuko dugu.
  • Jarraian irina gehitu, roux bat osatu eta su motelean 5 minutuz egosi.
  • Esnea eta muskuiluaren zukua poliki-poliki gehitzen joan mugitzen dugun bitartean.
  • Behin bexamela eginik, tomate saltsa eta muskuilu gorputzak gehitu, 15 minutuz irakiten su motelean, hagatxoarekin eragiteari utzi gabe.
  • Gatz eta piperrautsarekin ondu.
  • Ontzi batera atera eta hoztu aurretik, epelean, koilara batekin muskuiluak bete. Orain bai utzi hozten.
  • Arrautza eta ogi birrinduetan pasa eta frijitu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Gogoratu bexamel guztiak bezala, hagatxoarekin oso gainean egon behar dela.
  • Irin zaporea ongi kentzeko 15-20 minutuan egosi behar dira.