Sukaldaritza liburua/Errezetak/Nigiri sushia

NIGIRI SUSHIA

MAHAIKIDEAK: 30 Nigiri egiteko.

OSAGAIAK

aldatu
  • Sushia egiteko arroza: 300 g.
  • Wasabia: 30 g.
  • Izokin gordin edo ketua, zentimetro erdiko xerra txikiak: 6.
  • Berdel gordin edo bakailao ketua zentimetro erdiko xerra txiki: 6.
  • Ganba egosi, zuritu eta erditik zabaldua: 6 .
  • Antxoa ozpinetan, erditik zabaldua : 6 .
  • Arrautzopil biribildua: 1,5 cm.-ko xerretan moztua: 6 xerra.
  • Ozpinez ondutako jengibre xerra: Gustuen arabera.
  • Soja saltsa: Bustitzeko.

PRESTAKETA

aldatu
  • Eskuak urarekin busti lehenik.
  • Ozpinarekin nahastutako arroz koilarakada bat eskuan hartu, estutu eta bola obalatu bat sortuko dugu.
  • Bola honen erdian, behatzarekin wasabi pittin bat jarriko dugu eta honen gainean: izokina, berdela, bakailaoa, ganba….. nahi duguna.
  • Behatzarekin presioa egin ongi itsas daitezen eta plater batean jarri.
  • Ozpinetan ondutako jengibre eta soja saltsarekin zerbitzatzen dira.

AHOLKUAK

aldatu
  • Sushia fast-food edo janari azkar moduan sailka genezake.
  • Arroza nola egosi beste errezeta batean aipatzen da.
  • Arraina oso freskoa izatea ezinbestekoa da.