Sukaldaritza liburua/Errezetak/Odolki egosia
BARAZKI ODOLKI EGOSIA
OSAGAIAK
aldatu- Barazki odolkia: 400 g.
- Gatza.
- Ura edo salda zuria.
PRESTAKETAK
aldatu- Txotx edo sardexka erabiliz odolkiari zulo batzuk egin.
- Kazola zabal batean jarri odolkia gatzatutako likido hotzarekin egosten.
- Su oso apalean 20 minutu inguru egosiko dugu.
- Odolkia saldan bertan utzi epeltzen denbora bat.
- Uretatik kontu handiarekin atera eta utzi beste denbora bat erretilu batean moztu aurretik.
AHOLKUAK
aldatu- Kontuz, zuloak ez daitezen gehiegi edo handiegiak izan, horrela egin ezkero puskatzeko arriskua izango bai da.
- Odolkia kontu handiarekin tratatu behar da puskatzea oso erraza delako.
- Bere horretan jateko edo Eltzekarien hornigai moduan erabiltzen da bereziki.