Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilasko gazi-gozoa
OILASKO GAZI-GOZOA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oilaskoaren atzeko laurdena: 4 .
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuria: 2 xerratua.
- Tipula: 1 dadotan.
- Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
- Piper berde italiarra: 1 dadotan.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Salda zuria: 200 ml.
- Azukrea: 50 g.
- Limoi edo ozpina: Zurrusta 1.
- Arto irin findua: 15 g.
- Mertxika almibarrean: 2 dadotan.
PRESTAKETAK
aldatu- Oilaskoa zati txikietan moztu eta ondu. Kazola zabal batean, olio pittin batekin eta su bizian, minutu pare batean salteatu, bertatik atera.
- Kazola berean beste olio tanta bat bota eta baratxuriak jarri, gorritzen hasitakoan, gehitu tipula, piper gorria eta piper berdea. Batera erregosi.
- Gehitu oilaskoa lehenik, jarraian ardo zuria eta hau murriztutakoan salda.
- Oilaskoa su baxuan kozinatzen den bitartean, beste kazola batean azukrea sutan jarri ur tanta batzuekin. Karamelua egindakoan, gehitu limoi zukua edo ozpina lehenik, eta salda pittin bat ondoren. Pazientziarekin, itsatsita dagoen karamelua berreskuratu. Jarraian nahastu salda gazi-gozo hau oilaskoarekin.
- Oilaskoa eginik dugunean, disolbatu arto irin findua ur hotzetan, disolbatu eta gehitu, saltsa pittin bat lodituz.
- Amaitzeko, gehitu mertxika zatituak eta dena batera ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Mertxika erabili ordez, anana edo bestelako fruituren bat erabil liteke.