Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilasko gisatua
OILASKO GISATUA
MAHAIKIDEAK: 5
OSAGAIAK
aldatu- Oilaskoa:1 ongi garbitu eta zatitua.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina: 60 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: Tipula 1 dadotan.
- Azenarioa: 1 dadotan .
- Porrua: 1 dadotan.
- Irina: 25 g.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Ura edo salda zuria: Oilaskoa estaltzeko adina.
- Patata: 2 zurituak eta dado handietan moztua.
- Ilarra: 100 g.
- Barrengorri salteatuak: 200 g.
PRESTAKETA
aldatu- Oilaskoa gatz eta piperrautsarekin ondu, olioaren erdia kazola batean jarri eta su bizian kolorea eman. Erretilu batera erretiratu.
- Kazola berean eta beste olio zatiarekin lehenik baratxuria gorritu eta ondoren beste barazkia gehitu, kozinatu su ertainean, haiei ere kolorea emanez.
- Irina gehituko diegu lehenik barazkiei, ongi nahasi ondoren ardo zuria, ura edo salda gehitu. 20 minutuz irakin.
- Saltsa irabiagailutik eta txinotik pasatu, oilaskoa eta patatekin elkartu.
- 10 minutu irakin ondoren, ilarrak gehitu.
- Bitartean barrengorriak xerratu, salteatu eta hauek ere oilaskoari gehitu.
- Elkarrekin irakin osagai guziak ongi egin arte eta gisatua ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Beste edozein hornigai erabil genezake.
- Barazkia pasatu gabe ere presta daiteke.