Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilasko izter betea

ONDDOZ BETERIKO OILASKO IZTERRA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Oilaskoaren atzeko laurdena : 4.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Tipulina: 1 xehatu.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Onddoa edo perretxiko: 200 g., garbitu eta eskuekin zatituak.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Ardo zuria: 5 ml.
  • Salda zuria: 200 ml.
  • Arto irin findua.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Oilaskoaren atzeko laurdenaren hezurdura jarraituz, eta puntazorrotza labana laguntzaz hezurgabetu.
  • Hezurgabetutakoan, labana handiago batekin haragiari barrutik ebaki txikiagoak egin nerbioetan, ahalik eta oilasko xerra zabalena eta karratuena lortzeko.
  • Bestalde, kazola zabal batean tipulina olioarekin su ertainean jarri, erdi eginik dagoenean baratxuria, perretxikoak eta perrexila gehitu eta batera goxatu. Gatzarekin ondu eta gorde.
  • Oilasko xerra ondu gatz eta piperbeltzarekin.
  • Koilara baten laguntzaz, zabaldu gainetik onddoak.
  • Bildu oilasko xerra zilindro moduko bat osatuz eta sukaldeko hariarekin lotu.
  • Piztu labea 200ºC-tan.
  • Labeko erretilu batean oilaskoak ardo zuriarekin busti eta ondu.
  • Erre labean 15-20 minutu inguru, oilaskoa barrutik ongi egin arte.
  • Behin erretilua labetik kanpo oilaskoa atera, epeltzen utzi eta haria kendu.
  • Labeko erretiluan itsatsita dagoena saltsa bihurtzeko berriz, lehenik, koipea kendu eta ondoren haragi saldarekin busti.
  • Espatula baten laguntzaz, erretiluan itsatsita dagoena arraskatu, saldarekin nahastuz. Iragazi salda hau kazola txiki batera.
  • Ur hotz apur batean disolbatu arto irin findua.
  • Hegazti salda irakiten jarri, eta arto irin disolbatua gehitu, hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean, saltsa dentsitatea emanez.
  • Oilasko izterra bere horretan edo xerra lodietan aurkeztu dezakegu.
  • Saltsa horrekin oilasko izter beteak estali.

AHOLKUAK

aldatu
  • Plater hau beste edozein haragi motarekin presta dezakegu.
  • Sukaldeko hariarekin lotzen ez badakigu, txotx batzuk erabil ditzakegu.
  • Patata purea, sagar purea, patata panadera, frijitua, patata krema, entsalada, arroza.... izan ditzake hornigaiak