Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddo krema
ONDDO KREMA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Gurina: 50 g.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Porrua: 1/2 dadotan.
- Tipula: 1/2 dadotan.
- Onddoak: 300 g. xerratu.
- Patata: 250 g. dadotan.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Barazki salda, salda zuria edo ura: Estaltzeko.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri kazola batean gurina, olioa eta baratxuria.
- Baratxuria gorritzen hasitakoan, gehitu tipula eta porrua.
- Ongi goxatutakoan, onddoak erantsi eta horiek ere erregosi.
- Gehitu patatak eta perrexila eta busti saldarekin.
- Utzi 25 minutuz irakiten, pasa irabiagailutik krema oso fin bat lortu arte; beharrezkoa balitz, txinotik pasa.
- Zuzendu saldarekin, horrela beharko balu.
- Irakinaldi bat eman eta ondu.
- Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami edo urdaiazpiko zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.
AHOLKUAK
aldatu- Amaieran, nahi izanez gero, esne gain zurrusta bat gehitu.
- Behin hoztu ondoren, maria bainuan edo mikrouhinean berotu beharko dugu.