Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orein erregosia
OREIN ERREGOSIA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Orein haragia, gaztea bada hobe: 1200 g.
- Tipula: 2 dadotan.
- Azenarioa: 2 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Ardo beltza: 400 ml.
- Ezkaia: Adaxka 1.
- Gatza.
- Irina 100 g.
- Oliba olio birjina: 300 ml. oreina frijitzeko.
- Sagarra: 1/2 dadotan.
- Orein salda iluna: 400 ml.
PRESTAKETAK
aldatu- Garbitu orein haragia, gantz eta nerbioak kenduz.
- Moztu oreina karratu handietan, eta pertz batean jarri tipula, azenarioa, porrua, ardoa eta ezkaiarekin marinatzen. Eduki hozkailuan, 24 orduz.
- 24 ordu pasatakoan, atera bertatik haragia, gazitu, irinetan pasa eta zartagin batean olioarekin su bizian frijitu.
- Frijitu kanpotik zarakar bat eginez, eta paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
- Beste kazola batean eta frijitzeko erabilitako olio tanta batekin, barazkiak erregosten jarri; erdi eginik daudenean gehitu sagarra eta utzi barazkia, kolorea hartu arte.
- Barazki horrekin elkartu haragia, busti 200 ml. ardorekin eta utzi murrizten.
- Jarraian, orein salda gehitu eta erregosi su baxuan, harik eta haragia ongi bigundu arte.
- Haragia erretiratu kazolatik, barazkiak eta salda pasa lehenik irabiagailutik, eta iragazkitik ondoren.
- Elkartu haragia eta saltsa, irakinaldi bat eman saldaren dentsitatea zuzendu, eta ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Errezeta honen aparteko lagungarri moduan, pure desberdinak jar daitezke.
- Beste aukera bat da saltsarekin batera patatak, ilarrak, perretxikoak edo bestelako hornigaiak erabiltzea.
- Oreina prestatu dugun moduan, basurdea edo bestelako ehiza haragiak erregosi daitezke.