Sukaldaritza liburua/Errezetak/Otarrainxka plantxan edo zartaginean
OTARRAINXKAK PLANTXAN EDO ZARTAGINEAN.
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Otarrainxka: 1 kg.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Otarrainxkak ongi garbitu eta lehortu.
- Erretilu batean jarri eta gazitu.
- Piztu plantxa edo zartagina.
- Oso bero dagoenean, jarri otarrainxkak bata bestearen atzetik ilaran.
- Gehitu momentu horretan olio hari bat gainetik eta utzi minutu batean kolorea hartu arte.
- Buelta eman eta beste beste minutu batean utzi, kolorea hartu arte.
- Erretiratu eta jateko prest izango dira.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan, azkar egiten dira, eta gehienetan, lehortu egiten ditugu.
- Limoi, maionesa edo bestelako ozpin-olioekin zerbitza daitezke.