Sukaldaritza liburua/Errezetak/Panettone opila

PANETTONE OPILA

Panettone opila

OSAGAIAK

aldatu
  • Indar irina: 500 g. bahetua.
  • Esnea: 150 ml.
  • Gatza: 5 g.
  • Ama orea: 100 g.
  • Azukrea: 140 g.
  • Eztia: 10 g.
  • Arrautza:2 edo 85 g.
  • Gurina: 125 g.
  • Laranja azal birrindua: Pitin bat.
  • Fruta azukreztatua: 10 g.
  • Mahaspasa: 10 g.
  • Rona: 10 ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Moztu fruta azukreztatua eta eduki pasak ronetan beratzen.
  • Irabiagailu elektriko batean eta oratze besoekin jarri pomada puntuan gurina, eta gehitu osagai guztiak, epelak, frutak eta rona izan ezik.
  • Ondo landu, ore fin eta elastiko bat lortu arte. 22-24ºC-tan egon behar du.
  • Estali eta utzi ordu betez 28-33ºC-tara hartzitzen.
  • Orea mahai batera atera, eta pitin bat bere baitan oratu, airea kapsula handienak kenduz, fruta azukreztatua eta pasak gehitzen dizkiogun bitartean.
  • Bete labeko paperarekin estalitako moldeak 1/3 bat, eta utzi bigarren hartzitzea ematen. Bigarren hartzitze horretan, oreak hirukoiztu egin beharko du.
  • Labean egosi 180ºC-tara 30-35 minutu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Jatorri italiarra duen ogi gozoa bezala defini dezakegu.
  • Hartzitze denbora giroko tenperaturak eta legamia kopuruak baldintzatuko dute.
  • Hartzitzeak berogailuan gertatzen badira, askoz gehiago kontrola daiteke.
  • Oratzea eskuz egin nahi izanez gero, irinarekin bi sumendi egin; batean, gurina ez beste osagaiak jarri, eta bestean, gurina bakarrik. Bi oreak landu ondoren, elkartu.
  • Bigarren hartzitzea pasa ondoren, ahalik eta azkarren egosi behar dira, ez lehortzeko.