Sukaldaritza liburua/Errezetak/Parmantiere edo patata krema
"PARMENTIERE" EDO PATATA KREMA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olioa: 50 ml.
- Gurina: 50 g.
- Porrua: 1 dadotan.
- Patata: 1000 g. dadotan
- Salda zuria: Patatak estaltzeko adina.
- Esne gaina edo esnea: 100 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola altu batean oliba olioa, gurina, porrua eta gatz pittin bat tapa batekin su baxuan jarri.
- Porrua ongi izerditutakoan, gehitu patata eta salda zuriarekin estali.
- Utzi irakiten 30 minutu inguru, su baxuan, patata ongi egin arte.
- Esne gaina gehitu, beste irakinaldi motz bat eman, eta purea egiteko gailutik pasa.
- Salda zuri gehiagorekin dentsitatea zuzendu, eta gatzarekin ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Haragi gisatu edo erretako askoren hornigai bikaina da, saltsa moduan ere erabili dezakeguna.
- Bestelako espeziak ere gehitu daitezke, zapore eta kolore desberdinak emateko.