Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata txerri saiheskiarekin

PATATAK TXERRI SAIHESKIAREKIN

Patatak txerri saiheskiarekin

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Piper txorizeroa: 2 hidratatua, azalik gabe eta mamia xehatua.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Piper berde italiarra: 1 dadotan.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Txerri saiheskia: 400 g. zatitu.
  • Tomate birrindua: 100 ml.
  • Salda zuria edo ura: 2 l.
  • Patata: 1500 g., kraskatu.
  • Gatza.
  • Ezpeletako piperrautsa.

PRESTAKETA

aldatu
  • Bezperatik piper txorizeroak uretan hazirik gabe eta beratzen jarri. Beste aukera bat momentuan 5 minutuz egostea izango da. Piper txorizeroaren mamia bereizi eta xehatu.
  • Tipula eta piper berdea kazola batean olioarekin su eztian erregosi.
  • Ondo goxatutakoan saiheskia, tomatea, piper txorizeroa eta salda gehitu.
  • Egosi saiheskia 30 minutuz eta gehitu patata.
  • Irakin dena elkarrekin 30 minutu inguru eduki, saiheskia eta patata ongi bigundu arte.
  • Ondu eltzekoa, gatza eta Ezpeletako piper hautsarekin.


AHOLKUAK

aldatu
  • Patata xehatuagoa eta saltsa lodiagoa nahi izanez gero, denbora gehiagoan egos genezake edo sardexka batekin patata batzuk puska daitezke.