Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patatak "inportantzia" erara

PATATAK “INPORTANTZIA” ERAN

Patatak "Inportantzia" eran

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Zuritu patatak eta moztu zentimetroko xerretan.
  • Estali lehenik irinarekin, eta ondoren arrautza irabiatuarekin.
  • Frijitu su ertainean, bi aldeetatik, urre kolore polita hartu arte.
  • Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta gorde.
  • Kazola zabal batean, frijitzeko erabilitako 100 ml. oliotan jarri tipulina.
  • Su baxuan goxatzen jarri, erdi eginik dugunean, baratxuria, perrexila eta azafraia gehitu eta goxatzeaz amaitu.
  • Irin koilarakada bat bota eta ongi nahasi, ardo zuria gehitu aurretik.
  • Hagatxoarekin ongi nahasi eta ura edo salda zuria gehitu.
  • Bertaratu patatak, sua murriztu eta patatak ongi bigundu arte egosi. Saltsa ondu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Momentuan jateko platera dugu, estalkia erraz kentzen baitzaio; beraz, ez zaio gehiegi eragin behar.