Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pilaf arroza
PILAF ARROZA
MAHAIKIDEAK:
OSAGAIAK
aldatu- Basmati arroza: 200 g.
- Oliba olio birjina: 40 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Salda zuria, barazki salda edo ura: 500 ml.
- Limoi zukua: 1.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu labea 200ºC-tan.
- Garbitu arroza ur gardena bihurtu arte.
- Kazola zabal batean jarri olioa, baratxuria eta perrexila.
- Sutan eduki eta baratxuria dantzan hasitakoan, gehitu arroza.
- Su ertainean eduki baratxuria kolore pitin bat hartzen duela ikusi arte.
- Busti saldarekin eta limoi zukuarekin, sua bizitu eta irakiten hasitakoan sartu labera 15 minutuz.
- Labetik atera, estalki bat jarri eta utzi bere horretan beste 10 minutu erabili aurretik.
AHOLKUAK
aldatu- Arrain edo haragi plater desberdinen lagungarri moduan erabiltzen da.
- Bere horretan mokadu moduan jateko ere bai.