Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pilaf arroza1
PILAF ARROZA
OSAGAIAK
aldatu- Tipula: 1 xehatu.
- Apioa: 1 xehatu.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Arroza: 400 g.
- Ezkaia edo estragoia.
- Salda zuria, barazki salda edo ura: 800 ml
PRESTAKETA
aldatu- Ur gatzatua berotzen jarri.
- Labea 200ºC tara piztu.
- Arroza uretan garbitu.
- Barazkia xehatu.
- Barazkia olioarekin batera kazola batean sutan jarri.
- Goxaturik dugunean arroza, lurrin belarrak eta salda gehitu.
- 10 minutuz egosten eduki eta labera sartu beste 5 minutuz.
- Ontzia labetik atera, tapa jarri eta bere horretan beste 5 minutu eduki jan aurretik.
AHOLKUAK
aldatu- Gurean normalean plater hau baratxuri eta perrexilarekin prestatzen da, tipula eta apioaren ordez.
- Normalean pilaf arroza beste osagaien lagungarri moduan erabiltzen da.
- Pilaf arroza labean sartzearekin, arroz sueltoago bat lortzen dugu.