Sukaldaritza liburua/Errezetak/Romanezkoa bexamelarekin

ROMANESKUA BEXAMELAZ

MAHAIKIDEAK 4.

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Moztu romaneskua antzeko sailetan, sortatxo txikiak eginez.
  • Gatzarekin eta ur ugarirekin jarri irakiten.
  • Egosi 10-12 minutuz. Bitsaderarekin atera orduko hoztu.
  • Zabaldu erretilu zabal batean barazkia.
  • Prestatu bexamel bat eta barazkia gainetik estali.
  • Labean sartu eta gainerre edo gratinatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontua eduki romaneskoa gehiegi ez egosten, erraz desegiten da eta.
  • Barazkia lurrinetan ere egosi genezake.
  • Barazki egosia kazolatik ateratzekoan kontua eduki, bitsadera erabili, inoiz ez irauli.
  • Bexamela beti azken momentuan prestatu, bestela asko lodituko da eta ezingo dugu egoki zabaldu.
  • Gogoratu bexamelari beti komeni zaiola gutxienez 15 minutu egostea irin zaporea kentzeko.