Sukaldaritza liburua/Errezetak/Rosbifa

ROASTBEEFA

Roastbeefa

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu
  • Atzealdeko solomo hezurgabetua edo entrekota: 1800 g.-ko pieza zatia koipe eta guzti.
  • Oliba olioa: 100 ml.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Haragia sukaldaritzako hariarekin indartsu lotu, ahalik eta forma biribilduena emanez.
  • Solomoa gazitu eta gustuko badugu, piper hautsarekin ere ondu.
  • Zartagin betean olio tanta batekin, eta su bizian haragia alde guztietatik gorritu, gehiegi egin gabe.
  • Piztu labea 200ºC-tan, eta bertan eduki erretzen 12-20 minutu inguru.
  • Labetik atera eta utzi beste 15 minutuan bere horretan.
  • Labana zorrotz-zorrotz batekin moztu xerra nahiko finak eta platerean jarri.


AHOLKUAK

aldatu
  • Patata purea-rekin edo barazki egosiekin zerbitzatzen ohikoa da.
  • Haragi zatiaren loditasunak eta lortu nahi den jateko puntuak baldintzatuko du erretzeko denbora.
  • Saltsa bat nahi izatera, haragiak bai zartaginean eta bai labeko erretiluan bota duen zukua berreskuratu salda ilun batekin, eta arto irin finduarekin loditu ondoren, gainetik busti.
  • Plater hau prestatzeko haragi mota ugari erabil daitezke, solomoaz aparte, isats ondokoa, maskala, borobila....
  • Era berean ohikoa da haragia ondo hozten uztea, eta jaki-hotz moduan jatea.