Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagardoz eginiko sagar tarta mugurdi izozkiarekin
SAGAR PASTELA SAGARDO ETA MUGURDI HELATUAZ
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
aldatuSagar purea
- Errezil sagarra: 2 zuritu, bihotzik gabe eta dadotan.
- Limoia zukua: 1/2 iragazia.
- Bainila: 1/4.
- Sagardoa: 200 ml.
Sagar pastela estaltzeko almibarra
- Azukrea: 50 g.
- Sagardoa: 100 ml.
- Azafraia: 2 hari.
Tarta amaitzeko
- Hojaldrea: 200 g.
- Sagar purea: 200 g.
- Errezil sagarra: 2, zuritu erditu, bihotza kendu eta xerra finetan.
- Sagar amibarra: 100 ml. [[ari ahul puntuan] estaltzeko.
- Mugurdi izozkia: 4 bola.
- Gozogintzako krema edo sirope desberdinak platera edertzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Sagarrak, zuritu, erditik moztu, bihotza kendu eta datotan moztu.
- Ontzi batean sagarra, limoi zukua, bainila zatia eta sagardoa su baxuan egosten jarri.
- Sagarra ongi desegin eta lehortu arte edukiko dugu, erretiratu eta gorde.
- Beste aldetik hostorea luzatu eta pasta mozteko molde borobil batekin ebakiko dugu.
- Labeko papera duen erretilu batean jarri hostore zati hauek.
- Hostorearen erdian sagar purea zabaldu koilara batekin.
- Xerratutako sagarrak gainetik zabalduko ditugu lore forma emanez.
- Azukre pitin bat gainetik bota ondoren 160ºCtara labera sartu.
- 18-20 minutu inguru edukiko dugu hostorea eta sagarra egin arte.
- Labetik atera eta gorde.
- Azkenik sagardoa, azukrea eta azafraia kazola batean su baxuan jarriko dugu.
- Karamelua ari ahul puntua lortutakoan sagar tarta gainetik margotu.
- Zerbitzatzeko platera karratu luzea hartuko dugu.
- Erdian saltsa desberdinekin dekorazio bat burutuko dugu.
- Albo batean sagar tarta eta beste aldean mugurdi izozki bola bat jarriko dugu.
- Amaitzeko menda fin hosto bat eta andere mahatsa sorta bat jarriko dugu.
AHOLKUAK
aldatu- Hostorearen ordez gaileta orea erabili dezakegu.
- Hostorearekin egindako prestaketak momentuan jatekoak izaten dira.
- Kasu honetan biribilak dira opilak baina karratuak eta karratu luzeak ( bandak) ere izan daitezke.