Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagarraren tatin tarta
SAGARRAREN TATIN TARTA
MAHAIKIDEAK: 8.
OSAGAIAK
aldatu- Gurina: 80 g.
- Azukrea:160 g.
- Banilla: 1.
- Sagarra: 3 kg.
- Limoi zukua: 1.
- Hostore azkarra: 250 g.
PRESTAKETA
aldatu- Labea 140Cº-tan piztu
- Pastela egiteko 8 lagunentzako molde batean azukrea, gurina, banilla eta limoi zukua jarri. Sartu labera 3 minutuz.
- Sagarrak zuritu, bihotza kendu eta erdibanatu. Moldea sagar erdibanatuak zutik jarriz estali. Labean ordubete eduki.
- Labetik atera eta gainetik hostoreaz estali ondoren, labera sartu, kasu honetan 180C-tan. 30 minutuz egosi hostorea.
- Labetik atera eta epela dagoenean baina hoztu aurretik moldetik atera kontu handiarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Kontuan izan moldetik ateratzeko garaian pastelak epel egon behar duela. Beroan ateratzen badugu, sagarrak zabaldu egingo dira.
- Moldea sagarrez ongi estali beharra dago, indar eginez azken sagar erdia sartzeko.