Sukaldaritza liburua/Errezetak/Saltsa berdea
SALTSA BERDEA
300 ml inguru egiteko.
OSAGAIAK
aldatu- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Irina: 25 g.
- Ardo zuria: 25 ml.
- Arrai salda, salda zuria edo ura: 300 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Perrexilaren erdia eta baratxuri olioarekin kazola batean su motelean jarri.
- Baratxuriak dantzan hasten direnean, irina gehitu.
- Nahasi ondoren, ardo zuria lehenik eta saldarekin ondoren busti, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
- Salda irakin, perrexilaren beste erdia gehitu eta gazitu.
AHOLKUAK
aldatu- Errezeta honek beti izan du tipula ematen duen edo ematen ez duenaren eztabaida, bakoitzak gustuko duen moduan presta dezala.
- Ura edo salda eta zein salda? Saltsa zertarako erabiliko dugun. Legatza saltsa berdean muxilekin egiteko bada, ura erabilita nahiko; orburuak muxilekin egiteko bada, haragi edo barazki salda....