Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tipula, mahats-pasa eta kanela kuskusa

TIPULA, MAHASPASA ETA KANELA KUSKUSA

ERRAZIOAK: 6.

OSAGAIAK

aldatu
  • Kuskusa: 500 g.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 150 ml.
  • Tipula: 3 lerrotan.
  • Mahaspasa: 400 g.
  • Kanela zotza: 1/2.
  • Kanela hautsa: 15 g.
  • Azukrea: 5 g.
  • Barazki salda edo salda zuria: 1,5 l.
  • Oilaskoa: 2 izter.
  • Garbantzu egosia: 300 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kuskusa ur hotzetan garbitu, ongi iragazi eta erretilu edo maindire batean jarri.
  • Olioa, ur eta gatz pitin bat gehitu eta bi eskuekin landuz askatu, utzi bere horretan 5 minutu.
  • Kazola zabal batean jarri tipula olioarekin sueztitzen, tipula erdi eginik dugunean, gehitu, kanela hautsa, kanela zotza, azukrea, mahats-pasak eta salda pittin bat. Utzi su baxuan erregosten.
  • Beste alde batetik eta lurruneko kazolaren azpi aldean, jarri oilaskoa izterra, garbantzua eta salda zuria, gain aldean berriz kuskusa.
  • Egosi 20 minutuz, atera kuskusa ontzi zabalera edo maindirera eta ura, gatz eta olio pitin bat gehitu ondoren bi eskuaz landuz askatu.
  • Beheko ontzitik berriz oilaskoa eta garbantzuak erretiratu.
  • Eraman berriro kuskusa lurrun kazolara eta egosi bertan beste 45 minutu.
  • Atera kuskusa berriro ontzi zabalera edo maindirera eta berriro ura, eta olioarekin askatu.
  • Sartu berriro kazola azpian oilaskoa eta garbantzuak saldarekin eta gainean kuskusa eta egosi beste 15 minutu.
  • Zerbitzatzeko jarri erdian kuskusa, honen gainean oilaskoa eta estali eta tipula erregosiarekin.
  • Saldaren zati bat kuskusaren gainetik botatzen da eta beste zatia aparteko ontzi batean zerbitzatzen da bakoitzak bota diezaion.

AHOLKUAK

aldatu
  • Plater bakar moduan zerbitzatzen da.
  • Kuskusa gari semola bat dugu.. Gaur egun kasu gehienetan erdi egosirik etortzen dira. Honek egosteko beharko duen denbora baldintzatuko du.
  • Semola guztiz gordina bada, are denbora gehiago beharko du egosteko.
  • Kuskusa, ur eta olioarekin askatu beharrean, esnea edo gurina ere nahasi daiteke.