Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tripakiak
TRIPAKIAK
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatuTripakia egosteko
- Txahal tripaki: 1500 g. inguruko txahal urdai bat.
- Tipula: 1 zuritu eta erdibitu.
- Porrua: 1 garbia.
- Azenarioa: 1 garbia.
Saltsa egiteko
- Txorizo freskoa: 250 g.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
- Urdaiazpiko gazia: 150 g. dadotan.
- Piper saltsa: 400 ml.
- Tripaki salda. 200 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Piper saltsa bat egin.
- Tripakiak ongi garbitu.
- Kazola normal edo presio eltze batean barazkiarekin gatz-ur hotzarekin irakiten jarri. Tripakiek ongi egosteko denbora dezente behar izaten dute, kazola normalean 2 ordutik gora.
- Tripakiak egosita ditugunean, 3x3 cm inguruko karratuetan moztu.
- Beste kazola batean pipermina, txorizoa eta urdaia erregosi.
- Soberan duen koipea erretiratu.
- Piper saltsa, salda eta tripakiak gehitu.
- Dena batera egosi, ongi bateratu eta goxatu arte.
- Gatza eman.
AHOLKUAK
aldatu- Gaur egun tripakiak oso garbi saltzen dituzte eta uretan garbitzea nahiko izaten da. Garai batean ura eta ozpinarekin garbitzen ziren.
- Tripakiak, egosi eta zatituta ere saltzen dira, horrela erosiko bagenitu, plater hau prestatzea askoz errazagoa eta azkarragoa litzateke.
- Piper saltsaren ordez, tomate birrindua eta piper txorizeroaren mami xehatua erabili dezakegu.