Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txerri hankak

TXERRI HANKAK SALTSAN

Txerri hanka

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu

Hankak egosteko

  • Porrua: 1 garbia.
  • Azenarioa: 1 garbia.
  • Tipula: 1 zuritu eta erdibitua.
  • Perrexila: Sorta txiki 1.
  • Txerri hanka: 8 erdibitu, ileak erreak eta garbiak.
  • Gatza.

Saltsa prestatzeko

  • Tipula: 1 lerrotan.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Egositako barazkiak: Dadotan perrexila izan ezik.
  • Tomate saltsa: 200 ml.
  • Txerri hanka salda : 400 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu

Txerri hanka egosteko

  • Tipula izan ezik beste barazkiak soka batekin lotu, barazki sorta bat osatuz.
  • Kazola batean ur hotzetan, txerri hankak, sokarekin bildutako barazki sorta, tipula eta gatza jarri sutan. Egosten eduki 2 ordu inguruz haragia bigundu bitarte Presio eltzean 40 minutu inguru.
  • Egosita daudenean, hankak erretilu batera atera eta barazkiak beste batera eta salda iragazi.

Saltsa prestatzeko

  • Kazola batean tipula olioarekin sutan jarri, kolorea hartzen hasten denean, egosteko erabili dugun barazkia gehitu eta horri ere kolore pitin bat eman. Jarraian tomate saltsa eta salda gehitu.
  • 30 minutuz egosi.
  • Irabiagailutik eta txinotik pasa, beste irakinaldi eman eta ondu.
  • Amaitzeko, hankak eta saltsa elkartu eta elkarrekin egosi saltsa ongi bateratu bitarte eta ondu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Txerri hankek denbora behar dute egosteko, presio eltze batean asko aurreratuko genuke.
  • Txerri hankak egosi ondoren arrautzaztatu ere egin ditzakegu eta saltsa alboan aurkeztu.