Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txerrikume errea

TXERRIKUME ERREA

MAHAIKIDEAK: 8.

OSAGAIAK

aldatu
  • Txerrikumea: 5 kg. erditik zabaldua baina erdibitu gabe.
  • Txerri gantza: 100 g.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Gatza.
  • Ura: 500 ml.
  • Ardo zuria: 200ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Txerrikumea gazitu eta txerri gantzarekin estali.
  • Labeko erretilu batean ura eta ardoa ipiniko dugu, honen gainean lurrezko 2 kazola eta gainean txerrikumea, azala beherantz duelarik.
  • Labean sartuko dugu 160Cº-tan 30 minutuz.
  • Ordu erdia pasatutakoan, eta kontu handiarekin buelta emango diogu.
  • Ondoren berriro labera sartu eta beste 30 minutuz edukiko dugu.
  • Ordubetean erre ondoren, azpiko saldarekin eta oliba olioarekin busti txerrikumea. Labea 210Cº igo eta beste 30 minutuz erre. Txerrikumearen azala gorritu bitarte.
  • Bukaerako momentu batean, txerrikumearen zati batuk, belarriak, hankak eta isatsa, gehiegi egiten ari bada paper herdoilgaitzarekin estali.
  • Txerrikumea kontu handiarekin bertatik atera eta erretilua desglasatu egingo dugu saltsa bat lortuz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Amaiera bitarte txerrikumeak heze egon behar du beraz, saiatu erretiluaren azpialdean beti likidoa egon dadin, beharko balu gehitu.