Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txirlak saltsa berdean
TXIRLAK SALTSA BERDEAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Eskukada txiki bat xehatu.
- Irina:15 g.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Arrain salda edo ura: 200 ml.
- Txirla handia: 1400 g.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola zabal batean jarri olioa, baratxuri eta perrexilaren erdiarekin sutan.
- Baratxuria dantzan hasitakoan, eta gorritu aurretik , gehitu irina eta nahastu.
- Jarraian, ardo zuria lehenik, eta salda edo ura ondoren gehitu.
- Saltsa irakiten hasitakoan gehitu txirlak.
- Ondo eragin saldari txirlekin nahastu dadin, tapa bat jarri eta su bizian minutu batez egosi.
- Sutatik atera, tapa kendu, eta erdi irekita dauden txirlak guztiz zabaldu.
- Txirlaren bat zabalduko ez balitz, kazolatik erretiratu.
- Gatz askorik behar ez badu ere, ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan txirlak gehiegi egosi gabe, azkar murriztu, lehortu eta zaildu egiten bai da.
- Jeneralean, txirlek ura eta gatza gehituko diote saltsari; beraz, ur eta gatzarekin kontuz, tamainan erantsi.
- Txirlak egin aurretik ur gatzatutan garbitu oskol eta hondar arrastoak kentzeko.