Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolatezko pastelak egiteko ohiko bizkotxo arina
TXOKOLATEZKO TARTAK EGITEKO BIZKOTXO ARINA
8 pertsonentzako bizkotxoa egiteko.
OSAGAIAK
aldatu- Arrautzak: 7.
- Azukrea: 210 g.
- Irina: 200 g. bahetua.
- Kakao hautsa: 10 g.
- Arto irina: 30 g.
- Legamia hautsa: 5 g. edo Kafe koilarakada.
PRESTAKETA
aldatu- Labea 19Cº-tan piztu.
- Bizkotxoa egiteko ontzia gurinez eta irinez estali edo labeko erretilu batean (plantxak egiteko) papera jarri.
- Irina, arto irina, kakao hautsa eta legami hautsa bateratu eta galbahetik bahetu.
- Gozogintzako pertz batean arrautzak azukrearekin harrotu, zuritu arte.
- Kontu handiarekin irina, arto irina eta legamia-hautsa nahastu.
- Moldea bete eta labean egosi 20 minutu inguruan. Bizkotxoa plantxan egiteko nahi izanez gero, berriz labeko erretilua duen paper batean, mahukarekin zabaldu.
- Labetik atera bezain laster, moldetik edo labeko paperetik askatu eta tripa gorantz dutela hozten utzi.
OHARRAK
aldatu- Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan.
- Prestaketa honetan arrautzak ongi harrotu behar dira .
- Harrotutako arrautzari irina kontu handiarekin nahastu behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da.
- Behin moldetik atera eta hozteko, moldean zegoen posizio berean utzi behar dugu, bestela mahaira itsatsi egingo zaigu.