Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txorizo egosia

TXORIZO EGOSIA

Txorizo egosia

OSAGAIAK

aldatu
  • Txorizo freskoa edo erdi heldua.
  • Gatza
  • Ura, sagardoa edo salda zuria.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Txotx edo sardexka baten laguntzaz txorizoa pitin bat ziztatu.
  • Jarri txorizoak ur gatzatu edo likido hotzarekin kazola zabal batean sutan.
  • Su apalean 20 minutu inguru egosi.
  • Uretatik atera eta utzi pitin bat epeltzen moztu aurretik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Gaur egun txorizo fresko ugarik koipe gehiegi eramaten dute, ziztatzeak gehiegizko koipea kentzen laguntzen du, baina kontuz zuloak ez daitezen gehiegi edo handiegiak izan, bestela puskatzeko arriskua izango bai da.
  • Txorizoaren freskotasunak egosteko denbora baldintzatuko du. Txorizoa zenbat eta lehorragoa izan orduan eta denbora gehiago egosiko dugu.
  • Bere horretan jateko edo Eltzekarien hornigai moduan erabiltzen dira bereziki.