Sukaldaritza liburua/Errezetak/Untxia parrilan errea

UNTXIA PARRILAN ERREA

Untxia parrilan

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Untxia: 1.
  • Oliba olio birjina: 150 ml.
  • Gatza.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
  • Aliolia: Aukeran.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Lehenik parrila piztu, hagak ongi berotu eta paperarekin igurtziz garbitu.
  • Untxiari burua kendu, uretan pasa eta lehortu.
  • Labana baten laguntzaz, erditik ongi zabaldu.
  • Untxia oliotan igurtzi lehenik, eta gatzarekin ondu ondoren.
  • Ikatza gori-gori dagoenean, eta tripa beherantz duela, jarri untxia parrilan.
  • Eduki minutu batzuetan, eta goiko aldea pittin bat zuritzen hasten denean, eman buelta.
  • Bitarte horretan katilu batean nahastu olioa, baratxuria eta perrexila.
  • Eduki alde horretatik ere minutu batzuetan, haragia egin eta kurruskari geratu arte.
  • Untxia parrilatik atera, ohol batera pasa eta 4 zatitan moztu.
  • Igurtzi baratxuri eta perrexila nahasketarekin, edo alioli pitin batekin lagunduz zerbitzatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Patata frijituak, patata gorrituak, patata panaderak entsaladak edo barazkiak erabil litezke hornigai moduan.
  • Untxia gehiegi eginez gero, erraz lehortzen da eta baratxuriak erretzeko arriskua dugu.
  • Aliolia erabiliz gero, baratxuri, perrexil eta olio nahasketaren ordez erabiliko genuke.