Sukaldaritza liburua/Errezetak/Vichyssoise krema

VICHYSSOISE KREMA

Vichyssoise krema

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Gurina. 50 g.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Porrua: 4 dadotan
  • Salda zuria: 500 ml.
  • Patata: 2 dadotan.
  • Esne gaina: 200 ml.
  • Esnea: 200 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean jarri gurina tipularekin su motelean.
  • Tipula gardena dagoenean, gehitu patatak eta porruak.
  • Busti saldarekin estaltzeraino eta egosi 25 minutuz, salda murriztu arte.
  • Gehitu esne gaina eta esnea, eta irakinaldi motz bat eman.
  • Pasa irabiagailutik lehenik, eta txinotik ondoren krema fin eta arin bat lortuz.
  • Ondu eta utzi hozten. Epeldutakoan, sartu hozkailura.
  • Guztiz hotza dagoenean zerbitzatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Katilu batean hotz zerbitzatzen da.
  • Porruaren zati berdea xehatua edo porru frijitua erabil dezakegu edertzeko.
  • Esne gaina duenez, ez da gomendagarria egun askotan gordetzea erraz galtzen baita.