Sukaldaritza liburua/Errezetak/Itsas zapoa
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Xapoa labean errera(e)tik birzuzenduta)
ITSAS ZAPOA LABEAN
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
aldatu- Itsas zapoa: 1600 g. Garbitu ondoren 1200 g. masail eta guzi.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 3 xerratu.
- Pipermin lehorra: Xerra bat.
- Ozpina: Zurrusta motz 1.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu labea 200ºC tara.
- Garbitu ongi arraina, kanpoko azala, burua.... gatzatu eta utzi bere horretan 5 minutu.
- Oliba olioarekin igurtzi eta tripa gorantz duela labeko erretilu batean jarri.
- Puntazorrotz labainarekin tripa aldean 2 ebakidura txiki egin hezurra eta haragia pittin bat bananduz.
- Labean 12 minutu inguru erre.
- Atera arraina labetik, busti ozpin zurrusta batekin eta zabaldu gainetik perrexila.
- Zartagin batean jarri oliba olioa sutan, bero dagoenean gehitu baratxuria eta hauek gorritzen hasitakoan zapoaren gainetik bota.
- Sutatik kanpo, bildu erretiluan dagoen salda guzia berriro zartaginean eta busti arraia berriro gainetik.
AHOLKUAK
aldatu- Patata panadera, patata egosia edo otarrainxka batzuk egokiak izan daitezke hornigai moduan.
- Arraina oso freskoa izatea eta gehiegi ez erretzea urrezko arauak dira.