Sukaldaritza liburua/Errezetak/Alberjinia betea piper saltsarekin
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Alberjini beteak(e)tik birzuzenduta)
ALBERJINIA BETEAK PIPER SALTSAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Alberjinia: 1 xerretan.
- Urdai egosia: 150 g. xerretan.
- Gazta barra: 150 g. xerretan.
- Arrautza eta irina: Arrautzaztatuak.
- Piper saltsa: 400 ml.
- Ekilore olioa: Alberjinia beteak frijitzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Alberjinia xerra finetan moztu. Erretilu batean zabaldu ondoren, gatzatu eta bere horretan minutu batzuetan utzi.
- Alberjiniaren erdian urdaia eta gazta zatitua jarri eta barazkiaren beste xerra batekin estali.
- Irin eta arrautzetan pasatu eta frijitu olio ugaritan. Paper xurgatzailea duen ontzi batera atera.
- Beste alde batetik piper saltsa burutu.
- Amaitzeko plateraren azpian piper saltsa zabaldu eta honen gainean barazki frijituak jarri.