Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz entsalada
ARROZ ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Jerez ozpina, limoia edo sagardo ozpina: 20 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Arroz zuria egosia: 300 g.
- Tomatea: 1 zuritua hazirik gabe eta dadotan.
- Pikillo piperrak: 4 dadotan.
- Arto egosia: 100 g.
- Mahaspasa: 100 g.
- Ilar egosia: 100 g.
- Hegaluze egosia: 100 g. deseginda.
- Letxuga mota desberdinak: Eskukada 1 garbitu, lehortu eta lerro erditan.
- Albaka: Hosto batzuk, lerrotan.
PRESTAKETAK
aldatu- Katilu batean nahastu, olioa, ozpina, gatza eta piper hautsa eta nahastu.
- Pertz batean arroz zuria, tomatea, piperra, artoa, mahats-pasak, hegaluzea eta ilarrak ozpin olio erdiarekin blaitu eta kontuz nahastu.
- Beste pertz batean berriz, ondu letxuga.
- Kontu handiarekin erretiratu pertzetik, soberako ozpin olioa bertan utziz.
- Entsalada muntatzeko jarri erdian uztai baten erdian arroza eta kanpoaldetik letxugak inguruan zabaldu.
AHOLKUAK
aldatu- Entsalada honi bestelako osagai ugari gehitzea ere badago eta ozpin olioak ere bai.
- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.