Sukaldaritza liburua/Errezetak/Askotariko paella

ASKOTARIKO PAELLA


MAHAIKIDEAK: 4-6

OSAGAIAK

aldatu
  • Arroza: 400 g.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Oilaskoa: Erdia zatitua.
  • Untxia: Erdia zatitua.
  • Baratxuria: 3 xerratu.
  • Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
  • Piper berde italiarra: 1 dadotan.
  • Tomate saltsa: 100 ml.
  • Azafraia. 4 hari edo estigma.
  • Salda zuria: 800 ml.
  • Zigalak: 8
  • Txirlak: 16.

PRESTAKETA

aldatu
  • Azafraia zartagin batean txigortu, eta gatz pittin batekin motrailu batean birrindu ondoren arrain saldari gehitu.
  • Gatzatu oilasko eta untxi zatiak.
  • Piztu labea 200ºC-tan.
  • Paella-ontzia olioarekin sutan jarri, salteatu oilasko eta untxi zatiak.
  • Erretiratu haragia eta gaineratu lehenik baratxuria eta hau gorritutakoan piper gorria eta berdea.
  • Utzi gorritzen eta tomate saltsa gehitu, hau bertan pitin bat karamelizatu.
  • Gehitu saltsa lehenik, eta arroza ondoren, gurutze bat osatuz.
  • Kazolari eraginez banatu arroza eta 8 minutu egosi.
  • Banandu arrozaren gainean muxilak eta zigalak.
  • Sartu labera beste 10 minutuan.
  • Labetik atera, estali paella-ontzia eta utzi bere horretan minutu batzuetan, jan aurretik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Arroza saldarekin gatzatu behar da.
  • Arroza prestatu aurretik, uretan ongi garbitu.