Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azenario egosia
AZENARIO EGOSIA
OSAGAIAK
aldatu- Azenarioa: Garbituta eta bere horretan osoa edo zurituta. Osoan, edo dadotan, dado txikitan, lerrotan, lerro erditan, torneatua....
- Gatza.
- Ura.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri ur ugari gatzarekin irakiten.
- Irakiten hasitakoan gehitu azenarioa.
- 15-20 minutu inguru egosi, guk nahi dugun gogortasunaren baitan.
- Iragazi eta momentuan ez badugu jan behar hoztu.
AHOLKUAK
aldatu- Prestaketa askotan erabiltzen da azenario egosia. Entsalada errusiarrean, barazki budina egiteko, hornigai moduan...
- Azenarioaren aurre lana, ( zuritu, dadotan, osoa...)ondoren zertarako erabiliko dugunaren baitan alda daiteke.
- Azenarioa momentuan jango edo erabiliko badugu ez dugu hoztuko, baina beste momentu baterako bada hoztu egingo dugu.