Sukaldaritza liburua/Errezetak/Entsalada errusiarra

ENTSALADA ERRUSIARRA

Entsalada errusiarra

MAHAIKIDEAK 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETAK

aldatu
  • Patata ur gazituan 30 minutuz egosi, zuritu eta dado txikitan moztu.
  • Azenarioa zuritu, ur gazituan 20 minutuz egosi eta dado txikitan ebaki.
  • Ilarrak 12 minutuz egosi ondoren ur hotzetan freskatu.
  • Arrautzak 12 minutuz ur gatzatuan egosi, zuritu eta karratuean zatitu.
  • Hegaluzea sardexka batekin desegin.
  • Lekak haria eta puntak kenduta, ur gazituan 15 minutuz egosi eta karratutan moztu.
  • Pikillo piperrak dado txikietan moztu.
  • Hezurrik gabeko oliba beltzak eta berdeak karratu txikietan moztu.
  • Maionesa egin.
  • Pertz batean jarri patata, azenarioa, ilarrak, arrautza, hegaluzea, lekak, pikillo piperrak, olibak maionesa, tipulina, ozpina eta gatza.
  • Nahasi kontu handiarekin, patata puskatu gabe.
  • Plater batean erdian uztai baten laguntzaz entsalada aurkeztu, edertzeko erabili pikilo piper lerro batzuk, maionesa eta olibaren bat.

AHOLKUAK

aldatu
  • Ozpina eta tipulina aukerakoa da, horien ordez ozpinetako luzokerra edo Ibarrako piperra ozpinetan zatitua gehitu daiteke.
  • Edozein kasutan, tipulina botako bagenio beti jateko momentuan egingo genuke.
  • Arrosa kolorekoa geratzea nahi badugu, erremolatxa egosia ere gehitu daiteke.