Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailaoa saltsa berdean patatekin

BAKAILAOA SALTSA BERDEAN PATATEKIN

Bakailaoa saltsa berdean patatekin

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Oliba olioa kazola zabal batean su baxuan tipularekin jarri.
  • Erdi eginik dagoenean baratxuria eta perrexilaren erdia gehitu.
  • Pitin bat sueztitu ondoren, patata egosia, kazolaren azpialdean jarri eta irinetan pasatutako arraia honen gainean.
  • Ardo txuriarekin lehenik eta saldarekin ondoren busti.
  • Su baxuan 2 minutu egosi alde bakoitzetik kazola poliki-poliki mugituz.
  • Denbora hau pasatutakoan sutatik atera eta jarraitu beste minutu pare bat kazola mugitzen.
  • Amaitzeko perrexilaren beste erdia jarri gainetik eta beharko balu gatzarekin ondu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Nahi izatera patatak gordinak eta xerratuak saltsa berdean egosi daitezke arraia gehitu aurretik.
  • Errezeta honi, txirlak, muskuiluak, ilarrak, zainzuri puntak, arrautza egosiak.... gehitzerik dago.
  • Egosteko garaian kontu handia eduki gehiegi lehortu ez dadin.