Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki purea
BARAZKI PUREA
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA
aldatu- Kazola batean jarri ura irakiten, gatzarekin.
- Sartu azenarioa, porrua eta kuia.
- Egosi 20 minutuz su ertainean; denbora hori pasatutakoan , gehitu txikoria edo ziazerbak.
- Utzi irakiten beste 5 minutu.
- Ondoren , txinatar iragazkitik pasa eta erretiratu duen salda guztia.
- Purea egiteko puregailutik edo irabiagailu elektrikoarekin birrindu, gatzarekin eta olio gordin edo gurinarekin ontzen dugun bitartean.
- Nahi izanez gero, salda pitin bat gehitu, purearen dentsitatea gure nahieran uzteko.
AHOLKUAK
aldatu- Gogoratu, purea ez badugu momentuan jan behar, maria bainuan edo mikrouhina labea erabili beharko dugula berotzeko.
- Jeneralean, hornigai moduan erabiltzen da.
- Salda kentzen ez badiogu, krema izango dugu.