Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barraskilo salteatuak

BARRASKILO SALTEATUAK

Barraskilo salteatuak

MAHAIKIDEAK

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETAK

aldatu
  • Oskol gogorrekoak, hautsi gabeak eta bizirik dauden barraskiloak aukeratu.
  • 15 egunez barraskiloak sare batean eduki, purga daitezen.
  • Egun horiek pasatakoan, txotx baten laguntzaz kanpoko azal lehorra zartatu eta barraskiloak banan-banan gatzarekin estali.
  • Minutu batzuetan utzi barraskiloek barruko zikina kanpora dezaten; ondoren, ur hotz ugaritan garbitu.
  • Eltze zabal batean olioa sutan jarri.
  • Oso beroa dagoenean, gehitu barraskiloak eta gazitu beldurrik gabe.
  • Kozinatu su bizian, lurrun guztia lehortu arte.
  • Ondoren su ertainean 20 bat minutuz kozinatu.
  • Pattarrarekin garretan erre, eta ogi birrindua gehitu.
  • Nahasi kontu handiz, ogi birrinduak barraskiloak estali arte.
  • Alioli saltsa edo tomate saltsa min batekin zerbitzatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Nahi izatera, espezia eta belar usaintsuekin presta dezakegu.
  • Barraskiloen tamainaren arabera, denbora aldetik pitin bat gehiago beharko du agian.