Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barraskiloak bizkaitar erara

BARRASKILOAK BIZKAITAR ERAN

Barraskiloak bizkaitar eran

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Piper txorizeroa: 8.
  • Barraskiloa: 1 kg, oskol gogorrekoa eta hautsi gabeak.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 150 ml.
  • Baratxuria: 2, xerratu.
  • Pipermin lehorra: Xerra 1.
  • Tipula gorria: 2 lerrotan.
  • Tomate saltsa lodia: 200 ml.
  • Ogi txigortua: 2 xerra.
  • Salda zuria: 1 l.
  • Hirugiharra: 400 g dadotan.


PRESTAKETAK

aldatu

Barraskiloa egosteko

  • Barraskiloak 15 egunez barraskilo sare batean edukiko ditugu, purga daitezen.
  • Egunak pasatutakoan, eta txotx baten laguntzaz barraskiloei, banan-banan kanpoko azal lehorra zartatu eta gatzarekin estali.
  • Utzi minutu batzuetan, barraskiloak barruko zikina kanpora dezaten.
  • Ur ugaria erabiliz, ondo garbitu.
  • Garbitu ondoren 50ºC dagoen barazki salda batean sartu eta 20 minutuz irakin.
  • Irakiten duen bitartean bitsa momentu oro kendu.
  • Ondoren saldarekin dagoen bigarren kazola batean beste 40 minutuz egosi. Salda hori iragazi eta gorde.

Saltsa prestatzeko

  • Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo 5 minutuz egosi. Puntazorrotz labainarekin mamia karrakatuz kendu, xehatu eta gorde.
  • Kazola zabal batean olioa baratxuri eta piperminarekin jarri su eztian.
  • Baratxuria kolorea hartzen hasitakoan, pipermina kendu eta tipula gehitu.
  • Goxatu konfitatu arte. Jarraian, piper txorizeroaren haragia, tomate birrindua, ogi txigortua eta salda gehitu eta 30 minutuz su baxuan, kozinatzen eduki.
  • Irabiagailua edo puregailua lehenik, eta iragazki txinotik pasa ondoren.
  • Kazola batean olio tanta batekin hirugihar dadoak salteatu ondoren, gehitu barraskiloak eta bizkaitar saltsa.
  • Egosi su oso baxuan barraskiloak ongi busti eta saltsarekin estali arte.


AHOLKUAK

aldatu
  • Barraskiloak ongi egosirik ditugunean, edozein saltsa motarekin presta ditzakegu.
  • Hirugiharra erabili beharrean, haragi xehatua era erabili genezake.