Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barraskiloak parrillan
BARRASKILOAK PARRILLAN
MAHAIKIDEAK
OSAGAIAK
aldatu- Barraskiloa: 1 kg.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 200 ml.
- Baratxuria: 2.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Brandya: 150 ml.
- Alioli saltsa edo Tomate saltsa min batekin.
PRESTAKETAK
aldatu- Oskol gogorrekoak, hautsi gabeak eta bizirik dauden barraskiloak aukeratu.
- 15 egunez barraskiloak sare batean eduki, purga daitezen.
- Egun horiek pasatakoan, txotx baten laguntzaz kanpoko azal lehorra zartatu eta barraskiloak banan-banan gatzarekin estali.
- Minutu batzuetan utzi barraskiloek barruko zikina kanpora dezaten; eta ondoren, ur hotz ugaritan garbitu.
- Irabiagailuaren ontzian jarri olioa, baratxuria eta perrexila eta irabiatu dena.
- Pertz batean gazitu eta busti saltsa horren erdiarekin barraskiloak.
- Jarri barraskilo horiek parrilako erretilu batean eta parrilan erretzen jarri.
- 10 minutura busti berriro saltsa horrekin eta beste 10 minutuz eduki.
- Amaitzeko, pattarrarekin garretan erre barraskiloak.
- Zerbitzatu, alioli saltsa eta tomate saltsa min batekin.
AHOLKUAK
aldatu- Nahi izatera, erretzeko garaian bustitzeko erabiltzen den saltsa, espezia eta belar usaintsuekin presta dezakegu.
- Barraskiloen tamainaren arabera, denbora pittin bat gehiago beharko du agian.
- Parrilan bezala, labean era presta ditzakegu.