Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baserriko oilasko errea
BASERRIKO OILASKO ERREA Oilazko izter erreak.jpg
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Baserriko oilaskoa: 1400 g. inguruko oilasko garbia.
- Oliba olioa birjina: 50 ml.
- Gatza.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Limoia: 1 erdibitua.
- Hegazti salda zuria. 400 ml.
PRESTAKETAK
aldatu- Oilaskoari luma handienak eskuekin kendu, eta lumatxak sutan erre.
- Garbitu ur hotzetan eta lehortu.
- Oliba olioarekin igurtzi eta gazitu kanpotik eta barrutik; sartu barruan limoi erdibitua.
- Labeko erretilu batean, oilaskoa bularra beherantz duela jarri. Ardoarekin eta saldaren erdiarekin busti.
- Piztu labea 180ºC-tan eta sartu bertara oilaskoa.
- Erre oilaskoa 20 minutuz, tarteka, erretilu azpiko saldarekin bustiz.
- Momentu honetan, oilaskoari buelta eman, eta jarraitu momenturo bustitzen oilaskoa gainetik.
- Oilaskoaren tamainaren arabera, 40-50 minutu inguru beharko ditu erretzeko.
- Atera labetik, eta oilaskoa beste erretilu batera pasa.
- Labeko erretilu horri koipea kendu lehenik, ondoren salda pittin bat eta oilasko barruan dauden limoiaren zukua gehitu.
- Espatula batekin erretiluaren azpi aldea arraskatu. Sortutako salda hori iragazirik oilaskoa bustitzeko erabili.
AHOLKUAK
aldatu- Jeneralean, entsalada berdea, patata frijituak, patata gorrituak.... erabiltzen dira hornigai moduan.
- Oilaskoa erretakoan, minutu batzuetan utzi behar da moztu aurretik. Oso bero dagoela moztuko bagenu, salda gehiago galduko luke.