Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bizkotxo budina
BIZKOTXO BUDINA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Esne pasteurizatua: 1l.
- Bainila edo kanela: 1/2.
- Madalenak edo Sobao pasiegoa: 150g.
- Arrautzak: 8.
- Azukrea: 100-200g.
- Azukrea eta gurina: Moldea estaltzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Irakin bainila edo kanela esnearekin 5 minutuz.
- Bainilarekin eginez gero, puntazorrotz labanarekin ireki bainila erditik, arraskatu barruko haziak eta sartu dena esne berotan; irakin beste minutu baten eta bere horretan utzi hozten.
- Madalena edo "sobao" pasiego batzuk egin edo erosi.
- Beste alde batetik, pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren, esne iragaziarekin nahastu.
- Estali budin moldeak gurin eta azukrearekin.
- Budin moldearen azpian jarri bizkotxoa.
- Busti arrautza eta esnearekin eginiko saldarekin, eta utzi bizkotxoak ongi xurgatu dezan.
- Maria bainuan 170ºC-tara 45 minutuz egosi. Labana egina dagoen jakiteko puntazorrotza sartu eta garbia atera beharko du.
- Labetik atera eta ongi hozten utzi, puntazorrotza alboetatik pasa eta desmoldatu
AHOLKUAK
aldatu- Gainetik, Ingalaterrako kremarekin, chatillyarekin edo fruituekin edertu daiteke.
- Esnea oinarri duten azkenburukoetan, pasteurizatuekin UHT edo esterilizatuekin baino zapore hobea izango du.
- Budina egosi aurretik, aluminiozko paperarekin estal daiteke.